2012/08/23

ANUBIS 3.0 Xabiroi aldizkarian atalka argitaratu zenean, honen antzeko blog bat sortu nuen sailari nolabaiteko jarraitasuna, edo sakontasuna, emateko. Atal bakoitzaren argitaratzearekin batera, atalaren gaiarekin zerikusirik zuen artikulu bana idatzi nuen, bi artikulu Norman Swindle publizistaren kapituluaren kasuan. Ea zer iruditzen zaizuen nire sasi-zutabegile saiakera. Alboko menuan dituzue aukeran.

Horrez gain, gehigarrien gune honetan, ANUBIS 3.0 komikiarekin erlazionatutako bestelako kontuak ipini ditut, eta ipiniko ditut. Adibidez, Willy Roa lagunak oparitu zidan Ammit robotaren 3D animazioa.


2010/12/17

AMMIT robota bizirik

Horra hor Willy Roa lagunak egin didan oparia. Kimikan doktorea, Norteko Ferrokarrila irrati progamaren esatari eta zuzendaria, Elhuyar zientzia aldizkariko zientzia arduraduna eta artikulu-idazlea, flauta jole bikaina, marrazkilari trebea eta orain animatzailea. Egiazko gizon errenazentista. Bejondeizula, Willy!

Eskerrik asko!
... noizko film luzea?



Anubis 3.0 from WillyRoa on Vimeo.